NAIZ
Legutio

Pertsona bat zendu da Legution kotxearekin etxe baten aurka talka egin ostean

25 urteko gizonezko bilbotar bat hil da gaur gauean Legutianon izandako auto istripu batean. Gidatzen zuen kotxeak etxe baten aurka talka egin du eta etxearen zati bat kotxearen gainera erori da. Bertan zendu da.

22:00ak aldera gertatu da istripua, kotxe bat errepidetik atera eta etxe baten aurka talka egin duenean. Lakuako Segurtasun sailaka jakinarazi duenez, etxebizitzaren paretetako bat kotxearen gainera erori da.

Medikuak, suhiltzaileak eta Ertzaintza gerturatu dira bertara, eta behin pareta zatiak kotxearen gainetik kenduta, pertsona bat hilik aurkitu dute kotxe barruan.