
Independentista Sareak eta Gernika Batzordeak elkarrekin antolatu duten Aberri Eguneko mobilizazio eta ekitaldien berri eman dute larunbat goiz honetan egin duten prentsaurrekoan.
Bertan, Maite Aristegi aritu da Independentistak Sarearen izenean, eta aurtengo edizioaren inguruko xehetasunen berri eman ditu. Iragan urteko Aberri Egunak erabakiaren hasiera markatu zuela adierazi du, Euskal Herrian zehar egiten ari diren herri galdeketei keinua eginez.
«Erabakiaren garaian sartuta gaude bete-betean, eta mendekotasunezko iraganari loturik mantentzen gaituzten kateak apurtu eta etorkizunera jauzia egiteko garaia iritsi da», aldarrikatu du. Horregatik 2017ko Aberri Egunaren leloa: «Askatasuna eta bakea... Euskal Herriak erabaki!».
Norabide horretan, «bai» hitza izango da mezuaren gako nagusia: «Demokraziari bai! Justizia sozialari bai! Euskarari bai! Etorkizunari bai! Askatasuna eta bakeari bai! Euskal Estatu burujabeari bai! Euskal Errepublika independenteari bai!».
Aldarrikapena eta ospakizuna uztartuko ditu, baina, Aberri Egunak. 12.00etan Udaletxeko plazan hasita manifestazioa egingo da, zeina Pasealekuan amaituko den ekitaldi politikoarekin. Ondoren etorriko da ospakizunaren txanda, «jai giroan, egitarau zabal eta oparoarekin».
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

