
Astigarraga, Hernani, Larrabetzu, Oarsoaldea eta Tolosaldean martxan dira hilaren 19ko herri galdeketak. Atzo ireki zuten aurretiazko boto ematea. Egun horretan, Gipuzkoako 34 herriek eta Bizkaiko Larrabetzuk emango diote hasiera aurtengo galdeketen olatuari.
Sinadura bilketen bidez herri denek jaso dute herritarren babesa, Gure Esku Dagok ezartzen duen minimoa gaindituta. Gure Esku Dagok ohar baten bidez adierazi duenez, «tokian tokiko errealitatearen eta aniztasunaren araberako galderak» adostu dituzte prozesu parte hartzaileen bidez.
Honela, Tolosaldea «Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?» galderari erantzun beharko diote, Lezon «Nahi al duzu euskal estatu libre bateko herritarra izan?» galdetu diete herritarrei, Oiartzunen «Nahi al duzu euskal estatu bateko herritarra izan?», Pasaian «Nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan?», Larrabetzun «Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura duzu?» eta Astigarragan eta Hernanin «Nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabea eta independentea izatea?». Azkenik, Errenterian, galdera bikoitza izanen dute. «Ados zaude euskal errepublika burujabe bat eratzearekin?» eta aurreko erantzuna baiezkoa bada, «ados zaude independentea izatearekin?».
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial
