NAIZ
BILBO

Durangoko PPko zinegotzi baten aurkako sexu abusu akusazioa artxibatu du epaileak

Durangoko 4. Instrukzio Auzitegiko epaileak artxibatu egin du Francisco Garate PPko zinegotziaren aurkako akusazioa. Sexu abusua egiten saiatzea egotzia atxilotu zuten bart eta ordu batzuren buruan aske utzi dute.

Lakuako Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, sexu abusu saiakera bat salatu zuen emakume batek komisaldegian. Ertzaintzak Fran Garate Durangoko PPko zinegotzia atxilotu zuen, eta epailearen aurrean deklaratu ostean aske geratu da.

Durangoko 4. Instrukzio Auzitegiak auzia behin behinean artxibatzea erabaki du, delitua gertatu izanaren froga nahikorik ez dagoela iritzita.

Erabaki honen aurka helegitea jartzeko aukera dago.

Durangoko Udalak agerraldia egingo du kasu honen inguruan azalpenak emateko.