
Gaurkoak bai, Euskal Herriko Itzuliko etapek izan ohi duten itxuraren antza handiagoa dauka. Gasteiz eta Donostia lotuko ditu hirugarren etapak. 160 kilometro eta sei mendate. Hirugarren mailako Udana, Alkiza, Ansazarrate eta Mendizorrotzeko gaina, bigarren mailako Mandubia eta lehen mailako Santa Ageda.
Atsedenerako metro gutxi, eta aldapa oso handiak aurkituko ez dituzten arren, pilatutako nekeak ikuskizuna ekar dezake azken kilometroetara. Hala, murriztutako talde baten esprinta iritsi daiteke, baina badago norbaitek tartea egin eta Bulebarreko helmuga harrapatzeko aukera. Azken gaina, Mendizorrotz, helmugatik soilik 10 kilometrotara dago eta.
Michael Matthewsek jarraitzen du lidertzan, eta gizon azkarra izan arren, gaurkoa bezalako ibilbideetan bikain moldatzen dela ere erakutsi du behin baino gehiagotan. Hala ere, sailkapen nagusia lehiatzera etorri diren txirrindulariek azken kilometroetan hartzen duten jarrera erabakigarria izango da.
Ihesaldi batentzat ere ez da ibilbide txarra, baina ez dira asko hirugarren etapa honetara denbora galduta iristen diren txirrindulariak. Beraz, tropelak aukera ematea ez da erreza izanen.

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia
