NAIZ

10 kilometroko auto-ilarak A-8 autobidean, Muskizen, Kantabriara bidean

Auto-ilarak sortu dira Aste Santuko zubiaren hasieran Euskal Herriko hainbat puntutan. Muskizen, hiru autok istripua izan dute eta 10 kilometroko pilaketak daude. Biriatun eta Armiñonen ere trafiko arazoak daude.

A-8 autobidean 10 kilometroko auto-ilarak sortu dira 17:00ak aldera, Muskizen. Kantabriarako norantzan, 15:30ean hiru autok talka egin dute, zauriturik sortu gabe, baina ilara luzeak pilatu dira, Lakuako Segurtasun sailak jakinarazi duenez.

Bestetik, Biriatun ere, Lapurdirako norantzan, 7,5 kilometroko auto-ilarak sortu dira. Era berean, A-1 autobidean, Armiñonen lau kilometro inguruko pilaketak ere erregistratu dira Madrilerako norantzan.