NAIZ

1938an Ezkabatik ihes egin zuten zazpi pertsonen gorpuzkinak aurkitu dituzte Burutainen

Aranzadi elkarteko kideek, nafar Gobernuarekin elkarlanean, Ezkabako gotorlekutik 1938an ihes egin zuten zazpi pertsonen gorpuzkinak aurkitu dituzte Burutainen. Orduan zazpi urte zituen lekuko batek lagundu du hilobiak aurkitzen.

Ezkabatik ihes egindakoen hainbat gorpu aurkitu dituzte Burutain inguruan. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)
Ezkabatik ihes egindakoen hainbat gorpu aurkitu dituzte Burutain inguruan. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Gutxienez zazpi pertsonen gorpuzkinak aurkitu dituzte Burutainen. 1938an Ezkabatik ihes egin zuten zazpi presoren gorpuak dira, Nafarroako Gobernuak baieztatu duenez. Senide eta hainbat elkartek egindako lanaren fruitu da gorpuzkinak aurkitu izana.

Azken egunetan lanean aritu ostean, Aranzadi elkarteko kideek, Paco Etxeberria buru zutela, gorpuzkinak ateratzen hasi da gaur. Bihar lanekin amaitzea espero dute. Ana Ollo nafar Gobernuko kontseilariak bertan egon da eta baita Iruñerriko hainbat ikastetxeetako ikasleak ere. ‘Memoriadun eskolak’ programaren barruan kokatu dute ere ekimen hau. «Ikasleen heziketan sartu nahi dugu gertatutakoaren memoria, errespetua eta elkarbizitzaren beharra nabarmenduz, gatazken konponbide baketsua eta giza eskubideen errespetua bultzatuz».

Ezkabatik ihes egiten saiatu ziren presoen senideren bat ere gerturatu da, baita Martin Laguardia ere, zazpi urte zituela hilketen lekuko izan zena eta orain hilobiak aurkitzeko lanetan ezinbesteko ahotsa bihurutu dena. 

Nafar Gobernuak memoriaren alde egiten ari den lanen barne kokatu ditu lan hauek ere eta memoria historikoari, egiari, justiziari eta erreparazioa «eman beharreko garrantzia» emateko bidean lanean jarraituko dutela adierazi.