NAIZ

Etxerat: «Ez dezagun Oier presondegian hiltzen utzi»

Larriki gaixo dagoen Oier Gomez preso gasteiztarrari sei hilabeteko bizi itxaropena eman dio epaileak izendatutako peritu batek eta Etxeratek «babesa, elkartasuna eta maitasun osoa» helarazi nahi izan dio bai presoari bai senideei ere. Honen aurreran lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dute. «Ez dezagun utzi Oier presondegian hiltzen utzi».

Etxeratek «babesa, elkartasuna eta gure maitasun osoa» zuzendu die bai Oier Gomez euskal preso politikoari zein bere senide eta gertukoei. «Gogorra da irudikatzen Oier sufritzen ari den oinazea, are gehiago ziega barruan dagoela, bere gertukoen berotasuna eta maitasuna jaso ezin. Gogorra da irudikatzen bere senide eta gertukoengan Oierren egoerak eragiten duen mina eta hemendik aurrera zer gertatuko zaion ez jakiteak sortzen duen ezintasuna», adierazi dute ohar baten bidez.

Larriki gaixo dagoen Oier Gomez preso gasteiztarrari sei hilabeteko bizi itxaropena eman dio epaileak izendatutako peritu batek.

Honen aurrean, euskal preso politiko, iheslari eta haien senide eta gertukoen eskubideen alde lanean jarraitzeko borondate irmoa» berretsi du Etxeratek, «Oier Gomez eta bere ingurukoak pairatzen ari direna ezin dela berriro errepikatu» nabarmenduz.

Honen aurrean, gaixorik dauden presoen askatasuna zein gainontzeko presoak Euskal Herriratzeko lanean jarraituko dutela adierazi dute. Haren zigorra eteteko eskaera hilaren 19an aztertuko dute eta egoera honen aurrean mobilizatzeko deia egin dute.