Barne Ministerio espainolak jakinarazi duenez, Suitzan material pedofiloa zabaltzen zuen pertsona baten atxiloketaren harira hasi zen ikerketa eta sare berean parte hartzen zuten gainerako lagunak identifikatzea lortu zuten, horien artean Gasteizen atxilotu duten gizonezkoa.
Interpolen bitartez, Suitzako ikerlariek Polizia espainolari helarazi zioten informazioa.
Agente espainiarrek afera ikertu zuten eta 2016ko maiatzean jakin zuten gizonezkoak aipatu sare pribatuan profila ireki zuela. Haren etxea miatu eta gero ordenagailu bat eta disko gogor bat eraman zituzten.
Ministerioaren arabera, inork fitxategi horiek ez aurkitzeko, behin «kontsumituta» ezabatu egiten zuen materiala.
Gizonak sarean zuen profila ikertzen ari da Polizia, bertan parte hartzen zuten beste erabiltzaile batzuk identifikatu nahian.
Sare horrek, Barne Ministerioak azaldu duenez, konfiantzazko erabiltzaileekin edozein tamainako fitxategiak «azkar eta modu pribatuan» partekatzeko aukera ematen du. Aurrez gonbidapena jaso duten pertsonek baino ezin dezakete parte hartu sarean eta, gainera, zifratutako fitxategiak pasahitz batekin elkarbanatzen dira, erabiltzaileari segurtasun eta pribatutasun gehiago emanez.
Arrazoi hauengatik erabiltzen dira sare hauek haur pornografia partekatzeko, poliziaren lana zaildu egiten delako, Ministerioaren arabera.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
