
Europolek iragan ostiralean hasi zen eraso informatikoaren gaur arte balorazioa egin du: 150 herrialde ezberdin kolpatu ditu, 200.000 lagunei zuzenean eraginez.
Erakundeko zuzendari den Rob Wainwrightek eman ditu datuok ITV kate britainiarrari eskainitako elkarrizketa batean. Eta ohartarazpen bat egin du: bihartik aurrera, lan asteari ekinez, gora egin dezakete aurrez aipatu zifrek.
Zehaztu du agintari nagusiak erasoaren egileek «zizarearen» teknika erabili dutela, birusa automatikoki hedatzea helburu duen teknika hain zuzen.
«Erasoaren hedapenak ez du aurrekaririk. Kaltetu nagusiak enpresak dira, korporazio handiak horietako asko», adierazi du. «Une hauetan, gainera, mehatxuaren igoaldi baten aurrean egon gintezke», gaineratu du.
«Arduratuta» dagoela ere esan du, jendea lanera itzultzean igande honetan eman dituen zifrek gora egin dezaketelakoan.

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu
