Manex Altuna

Ibarrekolanda, Otxarkoaga eta Altamirako jaiak asteburuan zehar

Ibarrekolandan jaietako bigarren asteburua ospatuko dute. Altamiran berriz, ostiral hontan hasiko dira iganderarte luzatuko diren festak eta Otxarkoagan larunbatetik ekainaren 11rarte murgilduko dira jai giroan.

Otxarkoagako jaietako kartela.
Otxarkoagako jaietako kartela.

Bilboko zenbait auzotan festa giroa nagusituko da asteburu honetan zehar. Izan ere, Ibarrekolanda, Otxarkoaga eta Altamiran jaiak ospatuko dituzte.

Ibarrekolandan jaietako bigarren eta azken asteburua izango da. Batukada batekin eta Oihan Vega DJ-arekin hasiko dute parranda ostiralean. Larunbatean berriz, mozorro eguna eta igandean paella lehiaketa eta Oihan Vega berriro.

Ostiraletik igandera artean, Altamirako jaiak ospatuko dira. Gaur gauean mozorro gaua eta guatekea egongo dira. Larunbatean eta igandean berriz, lehiaketa gastronomikoak izango dira nagusi. Tortilla txapelketa larunbatean ospatuko da. Gauean erromeria izango da. Iganderako paella eta kroketa lehiaketa. Bazkari herrikoia ere egingo dute.

Ekainaren 3tik 11ra Otxarkoagoko jaiak ospatuko dira. Ekitaldi andana antolatu dituzte. Larunbat honetan herri kirolen erakustaldia izango da Inazio Perurenaren eskutik eta baita ere sukalki txapelketa. 14.00etan emango diete hasiera festeei ofizialki pregoiarekin. Haurrentzako jokoak, sardina jana, kontzertu flamenkoa... egun osorako egitarua prestatu dute. Igandean ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte indarkeria sexistaren aurkako bazkaria eta pintxo lehiaketa horren adibide gisa.

Hurrengo asteburuan Sutan eta Skakeitan taldeen kontzertuak izango dira ekainaren 9an.