
Alavesek zabaldu duenez, ez dute ezker hegalarekin kontatzen hurrengo egitasmorako. Halere, Alavesen «azken urteotako historian ezinbesteko zatia» izan dela nabarmendu du Gasteizeko taldeak.
Garciak 119 partida jokatu ditu Alavesen kamisetarekin. Horietatik 105ean titular moduan aritu da. Bigarren mailan izan dira horietako gehiena (94).
Liga Santander delakoan, berriz, 18 partidatan aritu da. Horietatik 14ean titular izan da. Kopan beste zazpi partida jokatu ditu, horietatik sei titular moduan.
Lau denboraldi hauetan zazpi gol sartu ditu orotara. Bi 2014-2015 denboraldian izan ziren, Betis eta Leganesen aurka. Beste bostak 2015-1016 denboraldian, Almeria (2), Elx, Osasuna eta Numanciaren aurka.
Bigarren Mailan Alavesekin hiru urte eman eta gero, Raul Garciak Lehen Mailarako igoera bizi izan zuen. Orduan, taldea osatzen zutenen artean nagusienetakoa zen. Baina, aurten, Lehen Mailan, ez da hain erabakiorra izan. Denboraldi itzela egin duen Theo Hernandezek egoera horren «errudun» nagusiena izan da.
Honekin batera, datorren denboraldirako Alavesek Ruben Duarte jokalari andaluziar gaztea fitxatu izanak Raul Garciaren kalterako izan da. Biak toki berberean jokatzen dute.
Raul Garcia Carnero A Coruñan jaio zen 1989an. Alavesera heldu aurretik Montañeros, A Coruñako Deportivo, Melilla eta Almeria taldeetan aritu da. Hemendik aurrera Leganesen jokatuko du.

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Desconocidos roban la ikurriña de Ayuntamiento de Ondarroa y realizan pintadas

Pradales también rubricó el PGOU de Zaldibar por el que se imputa a la exalcaldesa de EH Bildu

