
Ibon Iparragirrek gaixotasun larri eta sendaezina daukala eta progresiboki bere egoera inmunologikoa kaltetzen ari dela gogoratu du Sortuk. Honekin batera, 2011an Espetxeen Erakundeak kartzelaldi arindua ezartzeko erabakia hartu zuela baina 2014an Auzitegi Nazionalak erabaki hori atzera bota zuela ekarri du gogora.
«Ibon Iparragirreri ezarritako egoera estalitako heriotza-zigorra da. Agerian uzten du Estatuak euskal preso politikoei eman nahi dien tratamendua. Estatuak gerra hizkuntza erabiltzen jarraitzen du. Pertsonarik ahulenen kontra armarik txarrenak eta oldarkorrenak darabiltza: gorrotoa, mendekua eta krudeltasuna», erantsi du Sortuk.
Horrekin batera, Gobernu espainola, «EAJrekin eztei bidaia politikoan joana», Iparragirreren egoerari buruz medikuen eta Munduko Osasun Erakundearen gomendioei entzungor egiten ari dela salatu du Sortuk. Bide batez, euskal erakundeei, «eta bereziki lehendakariari», beharrezkoak diren gestio guztiak egiteko eskatu die. «Erresumako Gobernuari exiji diezaiola presoei buruzko legedia bete dadin, bai Estatuko bai nazioartekoa, gaixorik dauden presoak haien bizitzako azken bi hilabetera arte mantentzeko asmoz inolako euskarri legalik ez duten zirkularrak egin beharrean».
«Erabaki arduratsuak hartzeko unea iritsi da, herri moduan, gizarte moduan, erakundeak buru, etorkziunera itxaropenez begiratzen utziko digutenak», gaineratu du Sortuk.
Ezker abertzaleari eta gizarte osoari dei egin die Ibon Iparragirreren alde egingo diren mobilizazioetan parte har dezaten, horien artean igande honetan Bilbon (12.30 Plaza Eliptikoa) Kalera Kalera dinamikak antolatu duen manifestazioan.

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

