
Spartan Race oztopo lasterketa ostegun honetan aurkeztu dute Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegoan, eta ekitaldian izan dira Nora Sarasola, Bilbao Ekintzako zuzendari nagusia; Angel Sanz, Spartan Race probrako country managerra; eta Fernando San Jose, Innevento enpresako zuzendari nagusia.
Larunbatean jende asko hurbilduko dela kontuan hartuta Bilboko Udalak oinezkoen bideak nahiz garraio publikoa erabiltzea gomendatu du, bereziki Artxandako Funikularra, ohiko zerbitzuak indartuko baititu, eta Bilbobusen A7 linea (Areatza-Artxanda).
9.00etan hasiko dira lehen lasterketak eta 4.000 parte hartzaile baino gehiago espero dituzte.
Probak egun osoa iraungo du, eta parte hartzaileak hainbat txandatan irtengo dira. Besteak beste, honako oztopo hauei aurre egin beharko diete: txarrantxak, «Monkey Bars» edo «jauzia suarekin». Gainera, beste klasiko batzuk izango dituzte, hala nola pneumatiko erraldoiak, soketatik eta hormetatik eskalatzea edo zehaztasun jaurtiketak.
Spartan Race lasterketak milioika parte hartzaile ditu mundu osoan zehar, eta bost kontinenteetan ehunka proba ditu, besteak beste, Tokion, Parisen, Milanon, Berlinen, Pekinen, New Yorken edo Los Angelesen.

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Muguruza, Rosalía, Guardiola, Amaia, Llach... en un gran festival por Palestina en Barcelona

