
Sare sozialetan zabaldu duen ohar baten bitartez, Trek-Segafredo taldeak jakinarazi du Andre Cardoso txirrindulari portugaldarrak kontrol batean positibo eman duela. Trek-Segafredok dopinarekiko «zero tolerantzia» jarrera daukala adierazi ondoren, «berehala» taldetik kanpo utzi dutela adierazi dute.
Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI), ohar batean, azaldu du lehiaketatik kanpo kontrola egin ziotela ekainaren 18an eta EPO substantziarekin positibo eman duela. Kontranalisirako eskubidea dauka Cardosok.
Ondoren iragarri du Trek-Segafredok Haimar Zubeldiak hartuko duela portugaldarraren tokia larunbatean Düsseldorfetik (Alemania) hastekoa den Tourraren 103. edizioan. Usurbildarraren hamaseigarren Tourra izango da.
Alberto Contador buru izango duen bederatzikoan, Markel Irizar ondoan izango du Zubeldiak. Honakoek osatuko dute taldea: John Degenkolb alemaniarra, Koen de Kort eta Bauke Molema nederlandarrak, Fabio Felline italiarra, Michal Gogl austriarra eta Jarlinson Pantano kolonbiarra.
Haimar Zubeldiarekin, beraz, zortzi izango dira Tourrean lehiatuko diren euskal txirrindulariak, han izango baitira lehen aipatutako Markel Irizar, Ion Izagirre, Mikel Landa, Mikel Nieve, Imanol Erviti, Jonathan Castroviejo eta Romain Sicard.

Cuatro detenidos, militares con simbología nazi agredidos y diversos altercados en la final

Los nacionalistas somos todos unos desubicados

«El lehendakari Urkullu debería leer mejor la historia del Gobierno Vasco»

‘Pertur’: qué se sabe, qué no se sabe y qué es ‘fake’
