
Bilbao BBK Live jaialdiak XII. edizioa ospatuko du aurten. Hain zuzen ere, uztailaren 6an, 7an eta 8an ospatuko da jaialdia Kobetamendin eta 70 musika talde baino gehiago bilduko dira bost agertoki ezberdinetan.
Depeche Mode, The Killers eta Die Antwoord izango dira edizio honetako kartelburuak, baina nazioarteko Justice, The 1975, Phoenix edo Two Door Cinema Club taldeak ere bertan izango dira. Estatu espainiarretik Coque Malla, Dellafuente & Maka eta Xoel López izango dira eta Niña Coyote eta Chico Tornado izango dira euskal ordezkariak Zazkel bilbotarrekin batera.
Banden Lehiaren azken edizioko irabazleak, Zazkel taldeak, jaialdiaren karteleko bandei gehitu zaie; 80ko hamarkadako euskal pop-ean, afrobeat-ean, eta disko musikan oinarritutako erritmo proposamen interesagarria aurkeztuko dute.
Izaro bakarlari bizkaitarra ere ikusteko aukera izango da.
Musika elektronikoak bigarren urtez jarraian txoko berezi bat izango du Basoa gunean, eta luxuzko kartel bat eskainiko du Dixon, Daphni, The Black Madonna, Motor City Drum Ensemble, Andrew Weatherall, Javi Green eta beste hainbat artistarekin.
Aldi berean, Bereziak zikloak jaialdia hiriaren erdigunera eramango du Kobetamendiko emanaldien ordutegitik kanpo.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Euskotren pospone por «motivos operativos» el cambio de andenes anunciado horas antes

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo


