
Bilbao Basketek sare sozialetan zabaldu berri du Alex Mumbruk taldean jarraituko duela datorren denboraldian. Bederatzi urteotan, Endesa Ligako 282, Kopako 6, Superkopako 4, Euroligako 20, Eurocupeko 71 eta Eurocupeko aurreko faseko 2 partida jokatu ditu taldeko kapitainak.
Mumbruk 38 urte bete berri ditu, eta Bilbao Basketekin Endesa Ligan partida gehien jokatu dituen jokalaria da. Aldi berean puntu eta hiruko gehien sartu, errebote gehien eskuratu eta baloi gehien lapurtu dituen jokalaria da. Gainera, jokalari baloratuena da, talde bilbotarrak bere webgunean gogoratu duenez. Taldeko kapitaina ere da jokalari kataluniarra.
Azken denboraldian, Endesa Ligako 32 neurketata, partidako 12.8 puntuko eta 4.1 erreboteko batez bestekoak izan zituen, eta Eurocupen, aldiz, 10.3 puntu eta 1.5 errebotekoak.
Zazpi fitxaketa
Bilbao Basketek zazpi fitxaketa ezagutarazi ditu azken asteetan Mumbruk kontratua berritu aurretik. Vucetic pivot serbiarra, Fischer brasildarra, Tim Kempton eta Jameel McKay estatubatuarrak, Lucio Redivo argentinarra, Pere Tomás eta Shane Hammik.
Beraiekin batera ondorengo jokalariek osatuko dute taldea: Jonathan Tabu, Javi Salgado, Dejan Todorovic, Axel Hervelle eta Borja Mendia.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
