NAIZ
CALAR ALTO

Miguel Angel Lopez gailendu da Calar Alton eta Chris Froomek lider jarraitzen du

Astana taldeko Miguel Angel Lopez txirrindulari kolonbiarra izan da nagusi Calar Altoko helmugan, Vueltako hamaikagarren etapan (187 kilometro). Chris Froome britainiarrak (Sky) lidergoari eusten dio. [Vueltari buruzko webgune berezia]

Miguel Angel Lopez, Calar Altoko helmugan. (Jose JORDAN/AFP)
Miguel Angel Lopez, Calar Altoko helmugan. (Jose JORDAN/AFP)

23 urteko txirrindulari kolonbiarra bakarrik iritsi da Calar Altoko helmugara, 5.05.09ko denbora eginda, Chris Froome eta Vincenzo Nibaliri hamalau segundu tartea aterata.

Sailkapen nagusian, Froomek lider jarraitzen du, Nibalirekiko 1.19 aldearekin. Esteban Chaves kolonbiarra 2.23ra dago.

Bihar, ostegunez, hamabigarren etapa izango da jokoan, Motril eta Antequera artean (160,1 kilometro).