NAIZ
Hernani

‘Oroimena bizigune’, gazteengan indarkeriari buruzko memoria berreskuratu eta eraikitzea xede

EAEko indarkeriari buruzko memoria berreskuratu eta eraikitzea xede, ‘Oroimena bizigune’ programa aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Buruntzaldeako gazteei zuzendutako proiektua da.

‘Oroimena bizigune’ ikus entzunezko proiektua aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, gazteei zuzendua eta EAEko indarkeriari buruzko memoria berreskuratu eta eraikitzea xede duena. Buruntzaldeko herrietan egingo da ekimena. 18 eta 25 urte arteko gazteen iritzi eta testigantzak jasoko dira, eta gero ikus entzunezko narratiba eta elkarrizketatan gauzatuko da.

Bizikidetza eta Giza Eskubidetako foru zuzendari den Maribel Vaquerok azaldu duenez, Euskal Herriak bizi izan dituen «hamarkadetako indarkeriari buruzko kontzientzia hedatu» nahi du foru erakundeak.

Hernanin egindako agerraldian, Vaquerorekin batera izan da Maren Iturburu Úbiqako ordezkaria, proiektua gauzatuko duen eragilea. Egitasmoa herritarrekin partekatuko dute bihar, urriak 5, Hernaniko Biteri Kultur Etxean egingo den ekitaldi ireki batean.

Vaquerok azaldu duenez, «lurraldean bizikidetza hobetu eta kultura demokratikoa hedatzeko Aldundia egiten ari den ahaleginaren testuinguruan» kokatzen da ekimena. «Hamarkadetako indarkeriaren ostean, gatazka osteko agertoki honetan agertoki berria ahalik eta oinarri sendoenaren gainean egonkortzeko lan egitea dagokigu administrazio publikooi. Bizikidetzan inbertitzea, memoria berreskuratu eta eraikitzea, zubiak altxatzea… Bakera indartzeari mesede egiten dio», azaldu du. 

Zentzu honetan belaunaldi berriekin lanketa hau egitean jarri du azpimarra. «Gazteak etorkizuna dira, eta beraiei dagokie biharko gizartean ere elkarbizitzan bizitzen jarraitzea», esan du.

Iturburuk, bere aldetik, egitasmoaren helburu nagusia gatazkaren oroimena eta kontakizun kolektiboak eratzea dela azaldu du. «Indarkeria gaitzestea, datorren tokitik datorrela ere, eta giza eskubideak eta aniztasuna errespetatzea dira euskal nortasuna bereizten duten ezaugarri nagusiak». Horretarako, adierazi du mintegia egingo dela iraganeko indarkeriari buruz hausnartzeko: aurrez adostutako gidoi bati jarraiki,