Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti elkarteak antolatuta, «Gabriel Arestiren Euskal Harriak 50 urte» jardunaldia burutzen ari dira, Akademiaren egoitza nagusian.
Arestiren poemarioak 50 urte betetzen dituela-eta, «idazle eta euskaltzain bilbotarra ondo-ondo ezagutu zuen jendea» bildu da Bilboko Plaza Barrian. Horien artean, Xabier Kintana, Bernardo Atxaga, Arantxa Urretabizkaia, Oskorri taldeko kideak eta Jon Kortazar izan dira.
Oskorri bueltatu da oholtzara, Gabriel Aresti omentzeko. pic.twitter.com/DmDep3xWlg
— Euskaltzaindia (@plazaberri) October 11, 2017
Horrez gain, Andoni Egaña bertsolariak eta Mikel Martinez antzezleak ere parte hartu dute jardunaldian. Bertsolariak Arestik ahozko tradizioaren eta modernitatearen arteko zubia eraikitzen egindako ahaleginetaz mintzatu da, eta Mikel Martinez aktoreak, aldiz, idazleak Hernanin emandako hitzaldi ospetsuaren dramatizazioa egin du.
Mikel Martinez aktorea, Gabriel Arestik Hernanin eman zuen hitzaldia irakurtzen. pic.twitter.com/aXjBWOQiGU
— Euskaltzaindia (@plazaberri) October 11, 2017
Agustin Ibarrolari «gorazarre txiki bat» ere egingo diote, Susana Jodra ikertzaileak Ibarrolak «Euskal Harria» poema-libururako egindako grabatuak aztertuko baititu.
Arratsaldean (19.00etan), Bernardo Atxaga eta Arantxa Urretabizkaiaren arteko solasaldia izango da, eta ekitaldi berean Joseba Sarrionandiaren hitzak entzun ahal izango dira.