
Sakea beti izaten da oso garrantzitsua buruz buruko lehia guztietan eta astelehenean Tolosan lehenengo pilotakada izan bazen Lasoren aurkako partida aurrera ateratzeko Artolak erabili zuen armarik eraginkorrenetako bat, oraingoan alegiarrari tokatu zaio errestoan sufritzera. Sakeari indarra emanaz eta paretara ondo baztertuta, orotara zortzi tanto egin dizkio Ezkurdiak Altsasun jokatutako partidan eta hortxe egon da gako nagusiena.
Partida hasieran trakets antzean aritu dira bi pilotariak, presaka bezala eta kosta egin zaie biei bi tanto segidan egitea. Gainera, binakako berdinketarako, pilotari bakoitzak sakez falta bat ere egina zuen eta alderik zabaldu ezinda aritu dira.
Hortik aurrera, ordea, lehen pilotakadarekin asmatu egin du sakanakoak eta zuzenean ez zenean, sake-errematean ere tantoak batuz, lehen zuloa egin du Ezkurdiak (8-4). Hala ere, piloteoan gutxiago ez zenez, Artolak partida berdindu ahal izan du (8-8). Zabalean egindako dejada bikain batekin berreskuratu du sakea arbizuarrak eta hortik aurrera ia zuzenean joan da 22. kartoira. Apenas egin du hutsik Aspeko aurrelariak eta errematean ere asmatu duenez, garaipen handi bat lortu du.
Pilotakadak: 227
Iraupena: 45,27 minutu.
Markagailua: 0-1, 2-1, 2-3, 3-3, 3-4, 8-4, 4-8, 15-8, 15-9, 18-9, 18-13, 21-13, 21-14, 22-14.
Sakeak: 8 (falta 1) Ezkurdiak eta 2 (falta 1) Artolak
Tantoak: 10 Ezkurdiak eta 9 Artolak.
Hutsak: 2 Ezkurdiak eta 3 Artolak

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Descubren un colosal «valle de los dinosaurios» en el Stelvio con miles de huellas fósiles

85 urte dituen Juaristi enpresaren egoera larriaz ohartarazi dute berriz langileek

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon
