Mikel Urrutkoetxeak sasoi puntu paregabean dagoela erakutsi du Oinatz Bengoetxearen aurkako finalerdian, Logroñoko Adarraga pilotalekuan. Zaratamoko aurrelariak ezinhobeto jokatu du, hasi eta buka, hatz bat apurtuta duela inolaz ere antzeman gabe, eta leitzarrak ezin izan du ezertxo ere egin. Lau eta Erdiko bigarren finala izango da bizkaitarrarentzat azken hiru urteetan.
Hasiera-hasieratik ikusi da Urrutikoetxea gehiago zela kantxa gainean. Sakearekin min handia eginez –hiru tanto zuzenean baina dozena erdi bai sake errematearekin–, 0-2 aurreratu da lehenik, eta Oinatzek markagailua 2-2 berdintzea lortu duen arren, ‘Urruti’-k azkar egin dio ihes 2-7ra lehenik eta 3-10era ondoren.
Pilota oso bizi ibili du uneoro Urrutikoetxeak, Oinatz asko atzeratuz eta ezker orman ere min handia eginez. Guztira 15 tanto egin ditu jokoan bizkaitarrak eta bost pilota bakarrik galdu. Horietako batzuk azken txanpan, eta horregatik lortu du Bengoetxeak 11 tanto egitea, 7-21 galtzen joan baita.
«Tanto bakoitzari eta pilotakada bakoitzari intentsitate handia ematea zen nire helburua. Banekien agian gehixeago nekatuko nintzela, edo akatsen bat egingo nuela, baina azkenean ongi atera zait eta oso pozik nago», aipatu du irabazleak partida amaieran, apurtuta duen hatz horretan garrantziark gabeko kolpe bat jaso duela onartuz.
Oinatzek, aldiz, bere ezina deskribatu du: «Pilota oso bizia zen, eta berak are biziago ibili du. Kaskateko handiak eman dizkio eta oso atzean ibili naiz beti. Jokatzeko nengoen, baina hau txapelketa da eta horrela onartu behar da».

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
