
Julen hil da. Zein Julen? Gure Julen. Julen Kaltzada. Noiz, eta bere liburua aurkeztu ondoko astean. Hortxe utzi digu beraren zati bat. Dena, ezin. Asko izan da-eta Julen Kaltzada.
Hil egin da Julen. Bihotza ez zeukan hain sendo. Nork esango, ezta? Erleek ezin dute sinistu. Bihotza sendo ez Julenek? Julen ezer izan bada bihotza izan baita. Hori bai, ez du erraz erakusten izan. Atzo bertan ikusi nuen, iganderoko bere ardotxoa hartzen. Abiña-Buru taberna-jatetxean. Elisa arrebarekin eta Liberekin, eta ugazaba ere, Koko ere hantxe jesarrita. Maitatua izan da Julen.
Bihoztuna ez ezik, buruargia ere bai; iritzietan bere-berea zen. Itsasargia lakoa. Beti tente eta beti prest. Euskararen arloan ez zuen inoiz amore ematen. Imanol Uriberen “Burgoseko Prozesua” filmerako «ala euskaraz ala ezer ez». Euskara batuaren aldekoa lehen unetik euskal nazioaren aldekoa zelako, frantsesa ere ikasi zuen, «Euskal Herria nazio politikoa ere izatea nahi baldin badugu, horretan ere koherenteak izan beharra dugulako», zioen. Koherentzia horrek “Egin” egiteko ahaleginean parte hartu zuen eta, gainera, asko eta asko sartu gintuen ontzi hartan. Haren nabigazioaren amaieran txiripaz ez zuten kartzelan sartu. Mahai gainean, Etxebarriatzen, egunero “Egin” –gero GARA– eta “Euskaldunon Egunkaria” –gero “Berria”–. Eta astero “Argia”.
Korrika ekimenaren asmatzaileetakoa, haren lekukoan sartzeko mezuren bat bilatu behar duenak hortxe du “Umezurtzen aberria” liburua. Nire uste apalean hitz bakar batek laburtzen du delako mezua: Eutsi!
Eutsiko diogu, Julen.
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)

