
«Denentzako jai herrikoi, parte-hartzaile, euskaldun, parekide eta askotarikoen eredua» indartzeko bidean, «balioetan sakontzeko apustua berretsi du Bilboko Konpartsak federazioak, joan den asteburuan egindako urteko hausnarketa batzarrean.
Konpartsek konpromisoa hartu dute keinu hizkuntza ikasteko trebakuntza bideratzeko, «entzumen-dibertsitate funtzionala duten pertsonek Aste Nagusia gusturago eta errazago goza ahal izan dezaten».
Prentsa oharrean azaldu dutenez, Bilboko Konpartsak hasi dira dagoeneko Aste Nagusiaren 40. urtemuga prestatzen, «orain arte izandako festarik zabalena izan dadin, maila kuantitatiboan zein kualitatiboan».
Horrekin batera, San Tomas eta Aratusteak antolatzeko lehenengo lanak abiarazi dituzte Bilboko Konpartsak federazioa osatzen duten 29 konpartsetako hirurogei kidek baino gehiagok.
Indarrean dagoen ikasturteari begira, honako hauek izan dira adostu dituzten lan-lerro nagusiak: «entzumen-dibertsitate funtzionala duen kolektiboari arreta egiteko formakuntza zabaltzea konpartsakideen artean; erasorik gabeko jai-ereduaren bidean, gaia urte osoan zehar lantzen jarraitzeko planteamendua indartzea; parte-hartzea sustatzeko ahaleginean Bilboko Konpartsek urte osoan zehar egiten duten lana gizarteratzeko plangintzak adostea; eta kontsumo arduratsuaren aldeko lan-lerroetan sakontzeko urratsak egiten jarraitzea».

La Audiencia Nacional ordena el ingreso en prisión de Arantza Zulueta y Jon Enparantza

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
