
Sare sozialen bitartez Gasteizko Gure Esku Dagok jakinarazi duenez, 2018an herri galdeketa egin edo ez erabakitzeko bilkura egin zuten eta han bildutakoen gehiengoak ezezkoaren alde egin zuen.
Atzoko asanbladan erabaki zen moduan, 2018an ez da herri galdeketa egongo Gasteizen. Baina horrek ez du esan nahi lana amaitu denik, auzoko eta lantaldekoak osatuko dituen talde sustatzaile bat sortuko da eta auzoz-auzo jarraituko da erabakitzeko eskubidearen dinamika zabaltzen.
— GureEskuDago Gasteiz (@GureEskuDagoGas) 2017(e)ko azaroak 21
Hala Bedi irratiaren arabera, 50 lagun inguru bildu ziren Judimendiko gizarte etxean. Haietatik, 28 galdeketa ez egitea babestu zuten eta beste 21ek egitearen aldeko jarrera agertu zuten.
Iragan maiatzean, erabakitze eskubidearen aldeko 4.500 sinadura bildu zituzten Arabako hiriburuan eta, irailean, galdeketa egin ahal izateko boluntario bila ari zirela jakinarazi zuten.
Herri galdeketa ez egitea erabaki badute ere, Gure Esku Dagok adierazi du lanean segiko dutela eta, norabide horretan, erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika zabaltzen segitzeko talde sustatzailea sortuko dutela.
Bestalde, Gure Esku Dagok jakinarazi du Donostian Euskal Herriaren etorkizun politikoaz galdeketa antolatzeko elkartea sortu dutela. Hain zuzen, bihar egingo dute ‘Donostia Galdeketa’ elkarteari buruzko zehaztasun gehiago emateko agerraldi publikoa.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
