Maite UBIRIA BEAUMONT
BAIONA

Macronen alderdiko ordezkariekin bildu da espetxeetako bira Viennen

Frantziar espetxeetako bira Poitiers eta Chateauroux hirietara heldu da egunotan. Vienneko eskualdean «agenda azkarra» garatu dute birako partaideek. Are gehiago, GARAri azaldu ziotenez, atzo zituzten hitzorduak bete ahal izateko bi harreman talde egin behar izan izan zituzten.

Frantziar espetxeetako bira Poitiers eta Chateauroux hirietara heldu da egunotan. Vienneko eskualdean «agenda azkarra» garatu dute birako partaideek. Are gehiago, GARAri azaldu ziotenez, atzo zituzten hitzorduak bete ahal izateko bi harreman talde egin behar izan izan zituzten.

Parisen diputatu den Vienneko hautetsi batekin hitz egiteko parada ukan zuten birako ordezkariek. Jean-Michel Clement abokatua frantziar Gobernuko agintean dagoen alderdiko, La Republique en Marche-ko, hautetsia da.

Ez zen hori izan Emmanuel Macron-en alderdiarekin izan zuten elkarrizketa bakarra. Vienneko lehenengo hautesbarrutiko diputatu Jacques Savatierren laguntzaile batekin, François Mattonekin, ere bildu ziren.

Bestalde, Chateaurouxeko Herriko Etxean bertan bilkura egin zuten euskal ordezkariek. Tokiko erakundeko eledunekin batera Giza Eskubideen Ligako (LDH) lagunak bertaratu ziren. Horretaz gain, Poitiersko Lan Burtsan prentsaurrekoa eskaini zuten hiru asteren buruan 20 espetxe eta 8 bat hiri bisitatuko dituzten ekimeneko sustatzaileek.

Zinema-eztabaida

Astelehenean, lehenengo ekitaldia egin zuten Sare, Bagoaz eta Etxerat elkarteko kideek. Genepi elkartearen eskutik, dokumental bat ikusi ondoren eztabaida egin zuten. Antolatzaileek sare sozialen bidez jakinarazi zutenez, 60 bat pertsonak parte hartu zuten emanaldian. “La Maison du Peuple”-n atzo iluntzean aurreikusita zuten beste hitzaldi batekin amaitu zen Vienne aldean martxak egin duen geldiune oparoa.

Gaur birak norabide berria hartuko du. Hain zuzen ere, Frantziako erdialdea atzean utzi eta 300 kilometro inguru egin ondoren itsasora hurbilduko da. Saint-Martin de Re uhartean dagoen izen bereko espetxean egingo dute gaur geldialdia.

 

Jornada de la delegación vasca en Bruselas

La delegación vasca se trasladó ayer hasta Bruselas, donde mantuvo diversos encuentros en el Parlamento Europeo.

Aunque inicialmente estaba previsto que el diputado centrista Vincent Bru y la senadora socialista Frédérique Espagnac integraran esa delegación, finalmente,sus responsabilidades parlamentarias les impidieron desplazarse a la capital europea. Pese a esas ausencias, la representación de Ipar Euskal Herria, formada por el senador conservador Max Brisson, la presidenta de Bake Bidea, Anaiz Funosas, y el artesano de la paz Gabi Mouesca, desarrolló una intensa jornada de contactos políticos en la Eurocámara.

De acuerdo a la nota difundida al término de la visita por Bake Bidea, la delegación tuvo la oportunidad de explicar los motivos de la iniciativa del 9 de diciembre en París a una veintena de electos de los grupos GUE, Les Verts/ALE, ECR y ALDE, así como al eurodiputado de PPE Alain Lamassoure. A todos ellos les trasladó la petición de que «apoyen el proceso de paz en Euskal Herria». M.U.