NAIZ
IRUÑEA

Zerrenda bakarraren defentsan mobilizazioa deitu du Kontseiluak abenduaren 16rako

Kontseiluak manifestazioa deitu du abenduaren 16rako, Nafarroan «hizkuntza-politikari lotuta» gertatzen ari denarekin kezkatuta, «bereziki Hezkuntzako zerrenda bakarrarekin».

Euskararen defentsan Iruñean egindako beste mobilizazio bat. (@kontseilua)
Euskararen defentsan Iruñean egindako beste mobilizazio bat. (@kontseilua)

«Kezkatuta gaude azken aldian Nafarroan hizkuntza-politikari lotuta gertatzen ari denarekin, Bereziki Hezkuntzako zerrenda bakarraren aferak kezkatzen gaitu. Euskaraz bizi nahi dugun herritarrok tinko agertzeko unea da». Modu honetan, sare sozialen bitartez, Kontseiluak «urgentziazko manifestazioa» deitu du abenduaren 16rako.

Momentuz ez dute argibide handiagorik eman, baina asteartean, abenduaren 5ean, prentsaurrekoa eskainiko dute Iruñeko Iruñezar euskaltegian. Bertan izango dira Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia, eta Nafarroako batzordea osatzen duten bazkideen ordezkariak.

I-Ek oposizioarekin bat egin du zerrenda bakarraren aurka agertuz, eta Podemos Nafarroak oraindik ez du iritzi garbi bat azaldu.