
Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, adierazpenak egin du Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak Durangon. Bertan, besteak beste, Parisko manifestazioaz hitz egin du, baita larriki eri den Ibon Iparragirre presoaren egoeraz ere.
«Erraldoia» eta «arrakastatsua» izan zen manifestazioa Arzuagaren esanetan, bai alor kuantitatiboan nola kualitatiboan ere. «Deialdi zabal, anitz eta transbertsala izan zen», adierazi du. Era berean, Estatu frantsesari eginiko interpelazioa ekarri du gogora, baina nabarmendu du espainiar Estatua dela «giza eskubideak urratzen jarraitzen duena».
Iparragirreren kasuan, berriz, presoaren eskubide guztiak «bermatuak» izan daitezela eskatu du Arzuagak, eta gaineratu du haren aurkako «mendekua» bertan beherea geratu behar dela. «Pertsona guztien eskubideez hitz egiten ari bagara presoen eta, batez ere, gaixorik daudenen eskubideak bermatuak izan behar dute», aldarrikatu du, haren etxeratzea eskatzearekin bat.
Mendekuan oinarritutako espetxe politikarekin amaitzeko eskatzen diogu Espainiako Gobernuari, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean @julenaretakoa #OrainPresoak #IbonIparragirre pic.twitter.com/S9R79Bu71D
— EH Bildu (@ehbildu) December 10, 2017

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos

