
Tolosako epaitegian deklaratu beharko dute etzi Gipuzkoako Foru Aldundiko bi zuzendarik, lurralde antolamenduaren aurkako delituengatik akusatuta, Naturkon kolektiboak ohar batean adierazi duenez. Arantxa Ariztimuño Mendietako zuzendari eta parke naturalen arduradun nagusia eta Felix Asensio Obra Hidraulikoetako egungo zuzendari eta Ingurumen zuzendari izandakoa dira, hain zuzen ere.
Naturkonek zehaztu duenez, 2016an Aralarko parke naturalean, Enirio-Aralarreko Mankomunitateak sustatuta eraki zuten pista baten arduruadun gisa deklaratu beharko dute epaitegian. Pista hori Mendi Babestuan egin zen eta hor debekatuta dago pista berriak egitea, Aralarko Natur Baliabideen Antolamendu Planaren arabera. Kolektiboak salatu duenez, proiektu horrek ez du betetzen Natura 2000 Sareko guneetan indarrean dagoen legedia eta gainera «Natur Ondare eta Biodibertsitatearen Europako eta Estatuko legediek ezarritako ingurumen inpaktu ebaluazio egokia falta zitzaion».
Eguzki talde ekologistak eta Landarlan ingurumen elkarteak Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzan jarritako salaketaren ondorioz datoz Aldundiko bi zuzendarien zitazioak.
Naturkonen arabera, Mendietako zuzendariak eta Obra Hidraulikoetakoak Aralarren beste pista berri bat zabaltzeko tramitazioa abiatu dute, «nahiz eta proiektu berri horrek iazkoak zeuzkan lege-hauste berberak eragin eta iazko proiektua akatsengatik auzipetuta egon Tolosako epaitegian».

Elkarrekin Podemos deja a Etxeberria y Mendoza a solas con Feijóo y Ayuso

EH Bildu logra los mejores resultados de su historia y es la más votada en las municipales

Un hombre de Donostia está en coma inducido tras ser atacado por unos ultras en Soria

El proyecto deportivo de Uriarte se tambalea

Pedro Sánchez rompe el Gobierno español y convoca elecciones para el 23 de julio

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
