
Alavesek eman du Martin Agirregabiriaren kontratuaren luzatzearen albistea eta, ondorioz, jokalari gasteiztarrak etxeko taldean eta jokalari gisa hazten ikusi duen taldean segiko du, bederen datozen hiru denboraldietan.
21 urterekin egin zuen debuta Mendizorrotzan eta jokatutako partidetan erakutsitako maila onak lagundu egin du taldearen aldetik proposamena jasotzeko.
Harrobia giltzarri
«Martinek primeran islatzen du egunetik egunera berretsi egiten den harrobiko proiektua», adierazi du Alavesek prentsari igorritako ohar batean. Horrez gain, jokalari «ilusionagarria» dela eta «proiekzioa» daukala nabarmendu du talde gasteiztarrak. Dagoeneko Gasteizko zalegoa «liluratzen» hasia dela ere gaineratu du klub babazorroak.
Hiru aldiz jokatu du Martin Agirregabiriak hasierako hamaikakoan eskuin hegaleko jokalariak, bai Ligan bai Kopan, eta hiru kasuetan 90 minutuetan izan da berdegunena.
Gainera, orain arte harrobiko jokalari honek jokatu dituen hiru partidetan beste hainbeste garaipen lortu ditu Alavesek.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
