NAIZ

Ramon Aldasoro preso otxandiarra aske geratu da, 20 urteko espetxe zigorra beteta

Ramon Aldasoro euskal preso politikoa aske geratu da gaur goizean. Murtziako espetxetik atera berri da otxandiarra 20 urteko zigorra bete ondoren. 

Ramon Aldasoro, lagun eta senideez inguratuta, Murtziako espetxetik atera berri. (@EtxeratElkartea)
Ramon Aldasoro, lagun eta senideez inguratuta, Murtziako espetxetik atera berri. (@EtxeratElkartea)

Ramon Aldasoro preso politiko otxandiarra aske geratu da gaur gozieko lehen orduan. 1998an Miamin atxilotua izan eta gero, espaineratu eta 20 urte pasa ditu espetxean. Murtziako espetxetik atera da gaur eta bertan zain zituen senide eta lagunak.

Espainiar Auzitegi Gorenak, 2017ko maiatzan, ezarri zuen espetxetik irteteko data hau. Hasiera batean, Entzutegi Nazionalak 2024ko data jarri zuen, baina helegitearen ostean, 2018ko urtarrilera aurreratu zuten.