
Jardunaldi garrantzitsua zen hau txapelketarentzat eta Asegarceri ezin okerrago joan zaizkio gauzak, lortu duten puntu bakarra euren bikoteetako baten kalterako izan baita. Bengoetxea-Larunbek ez zuten ezer jokoan baina ia aukerarik gabe utzi dituzte lehia horretan bete-betean zeuden Laso-Albisu partida txar batean.
Hobe jokatuta galdu dituzte txapelketa honetan partida bat baino gehiago Bengoetxea-Larunbek, baina gaur nahikoa izan dute arerioak baino zuzenago aritzea garaipenaz berriz ere gozatzeko. Pilotaleku zail batean –lurra labainkor xamar zegoen–, Laso-Albisuk behar baino huts gehiago batu dituzte, bien artean hamar bai eta eraman beharreko hiru sake bai gutxienez, eta hortik joan zaie horren beharrezkoa zuten garaipena eskuratzeko bidea.
Lasok presaka jokatu du eta sotamanoz lau kale batu ditu, horietako hiru sake errestoan eta gorriek ihes egin dute markagailuan 8-2. Bizkarretakoak gauza politak ere egin ditu eta asmatu duenean gauzak asko berdindu dira 8-7.
Hori bai unerik garrantzitsuenetan pilatutako hutsak gehiegizko zama izan dira eta Oinatz Bengoetxea hobetu batek eta orain hiru aste baino askoz hobeto aritu zen Larunbek berriz ere egin dute ihes 17-9. Hirugarrenez ere errepikatu da gidoia eta azpitxapeldunek eraman dute sailkapenean gutxirako baino euren ohorerako asko balioko dien puntua.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
