
Puntuak ez zuen ezertarako balio eta hobe orain huts egitea, baina enpresako Elezkano-Rezusta eta Altuna-Martijak egin ez duten bezala, bide zuzena alboan utzi dute Ezkurdia-Zabaletak. Bien artean 13 huts egin dituzte eta horrela ezinezkoa da garaipena eskuratzea.
Bengoetxea-Larunbek, aldiz, oso partida serioa egin dute, bien artean bi hust baino ez dituzte batu eta eta hor egon da partidako alderik handiena. Gogor hasi dira Aspekoak eta 2-5 aurreratu dira, batez ere Zabaletak atzean asko dominatu duelako. Ezkurdiak ere errematean asmatu du eta partida kontrolpean zutela ematen zuen.
Dena den, partidak aurrera egin ahala behera egin dute, batez ere atzelariak. Dominatzeari uzteaz gain, kale gehitxo egin ditu eta azken asteetan nabarmen gora egin duen Oinatz Bengoetxeak tantoak pilatzeari ekin dio. Sailkapenean Irribarria-Merino harrapatu dituzte eta azken postuari ihes egiteko borrokatuko dira datorren asteburuan.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
