
Datorren igandera arte itxaron beharko dugu Binakako finala zein bi bikotek jokatuko duten jakiteko Joseba Ezkurdia eta Jose Javier Zabaletak Astelenan lortutako garaipen erosoaren ostean. Finalerdietako aurreko hirurak ez bezala, hasiera-hasieratik erabaki da gaurko lehia Eibarren.
Bi arrazoi nagusi izan dira horretarako. Alde batetik, bikote nafarrak, batez ere atzelariak, jokatutako partida izugarria. Zabaletarik onena itzuli da eta bi eskuekin ikaragarri jotzeaz gain, txokoa zaindu, kantxan ibili eta zabalean bi dejada bikain ere egin ditu etxarrendarrak.
Gainera, partida hiruna berdinduta zegoela, Jokin Altunak kolpe handi bat eraman du eskuin belaunaren goiko aldean kantxako eserlekuetako baten babesarekin eta hortik aurrera minez eta ezinean ibili da amezketarra.
Gauzak horrela, Zabaletaren agindupean, azkar hautsi da lehia, 11-3 joan dira Sakanakoak eta urdinek markagailua apur bat txukundu baino ez dute egiterik izan.
Azken jardunaldian erabakiko da, beraz, finala zein bi bikotek jokatuko duten. Larunbatean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, neurtuko dituzte indarrak Olaizola II-Imaz eta Ezkurdia-Zabaleta bikoteek. Igandean, Gasteizko Ogetan neurtuko dira, bestalde, Elezkano II-Rezusta eta Altuna III-Martija bikoteak.

Descendientes de cátaros y sin rasgos diferenciales, el ADN aclara el misterio de los agotes

Una joya microscópica en la mano del neandertal de Abauntz

Hasta tres escaños podrían bailar en el limitado juego del 29N vasco

El Athletic se lleva el derbi, marcado por otro polémico penalti (2-1)

