
«Azken 40 urte hauetan bide bat egin dugu eta Euskadi une honetan dagoen egoera honetara ekarri dugu; beste batzuek ezin dute gauza bera esan», adierazi du EBBko presidente den Andoni Ortuzarrek Bizkargi mendian egindako adierazpenetan.
«Euriari, kazkabarrari, hotzari eta haizeari» egin behar izan diote aurre mendira joatera ausartu diren 300 jelkide inguruk, zeinak 36ko Gerran erori ziren gidariak izan dituzten oroimenean. Hamaiketakoa egin eta bueltako bidea hartu dute.
«Aurtengo Aberri Eguna ospatuko dugu nazioarte mailan eta Estatuan arlo politiko, ekonomiko eta sozialean ematen ari diren egoera konplikatu batean», azaldu du Ortuzarrek. «Horregatik egin nahi dugu Aberri Eguna ospatzeko dei berezia, euskal nazio nortasuna eta aberrigintza aldarrikatuz», gaineratu du.
Ortuzarren arabera, «nahiko ondo» ari da egiten EAJ. Horretarako, Autogobernu lantaldeari eta Nafarroan zein Ipar Euskal Herrian eman diren aurrerapausuei egin die erreferentzia: «Bide onetik goaz, baina aberria eraikitzen jarraitu behar dugu».
Bilboko Plaza Barrian elkartuko dira jelkideak, 11.30ean. Ekitaldi politikoa amaituta, jaia Areatzara eramango dute. Edonola ere, Ortuzarrek euskal herritar guztiak gonbidatu ditu Aberri Egunean parte hartzera «dela Bilbon, dela Iruñean edo beste tokietan, eta deitu duenak deitu duela».
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

