M.U.
BAIONA

Bake iraunkorra lortzeko elkarlana indartuko du urtemugako foroak

ETAren armagabetzearen lehen urtemugaren karietara hiru eguneko egitaraua prestatu dute Bake Bideak eta bakegileek. Baionan eta Biarritzen biktimen eta presoen egoerak, hurrenez hurren, mintzagai izanen dituzte ostiralean eta larunbatean. Igandean, berriz, apirilak 8ko mugarria betikotzeko eskultura bat ezarriko dute. Hizlarien artean, Jean-Rene Etchegaray, Harold Good, Serge Portelli, Julen Mendoza, Jexus Mari Mujika, Karmen Galdeano...

Heldu den igandean, apirilaren 8an, gizartearen laguntzarekin ETAk burutu zuen desarmatzearen lehen urtemuga ospatuko da. Mugarri horren karietara bake foroa antolatu dute, eskuz esku, Bake Bideak eta bakegileek. Hiru egunez luzatuko den ekimenaren bitartez iaztik honat eginiko ibilbideari begiratu nahi diote. Era berean, aurrera begira «bake justua eta iraunkorra eraikitzeko» jorratu beharreko etapak zehazte aldera, «gogoeta partekatua» nahi dute proposatu antolatzaileek.

Foroan parte hartzearen garrantzia nabarmendu dute Michel Tubiana Frantziako Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidenteak eta Txetx Etxeberrik. Gutun baten bidez bi bakegileek gizartearen eta hautetsien artean sorturiko elkarlana azpimarratu dute, armagabetzea posible egin zuelako, eta hurrengo erronkak gainditzea helburu jarrera aktiboa atxikitzeko dei egin dute.

Foroa antolatzeko orduan, elkarlanean sakontzeko nahia agerian geratu da. Bi erakunde berri, Baionako Merkataritza eta Industria Ganbara, alde batetik, eta Biarrizko Herriko Etxea, bestetik, eztabaidagunearen anfitrioi bilakatu dira. Merkataritza eta Industria Ganbararen egoitzan, Baionan, ospatuko da foroaren lehen panela, ostiral arratsaldean. Eta Biarritzeko Udalak emandako babesa larunbat goizean iraganen den ekitaldian geratuko da agerian. Izan ere, itsasoari begira den Bellevue auditorioan egingo da bigarren jardunaldi hori. Baionako hitzaldian biktimen sufrimenduari erreparatuko diote eta Biarritzen presoen auziari.

Baionan, Pierre Massias unibertsitate irakaslea, Mixel Berhokoirigoin bakegilea, Errenteriako alkate Julen Mendoza (EH Bildu) eta Versailleseko Gorteko epailea ohi Serge Portelli mintzatuko dira. Foroaren aurkezpenean azaldu bezala, «biktimen hitzak» ere entzunen dira. Baionan hitza hartuko dute, alde batetik, orain dela 33 urte GALek hil zuen “Egin” egunkariko Ipar Euskal Herriko delegatu Xabier Galdeanoren alabak, Karmen Galdeanok, eta, bestetik, Jose Mari Korta ETAk hildako enpresariaren lagun mina zen Jexus Mari Mujikak.

Biharamunean, Biarritzen, Parisko Gobernuarekin zabalduriko lan esparruari buruzko bilana egingo du Jean-Rene Etchegaray buru duen delegazioak. Horren aitzin, Xantiana Cachenaut abokatua eta Philippe Texier magistratu ohia eta Nazio Batuetako aditua ezohiko legediaren gainean ariko dira. Eta horrez gain Harold Goodek, iazko apirilaren 8an lekuko gisa jardun zuen eliz gizonak, Irlandako bake prozesuan presoen egoerari emandako irtenbidea izanen du gogoan.

Finean, igandean, Koldobika Jauregi eskultoreak armagabetze egunari eskainitako “Arbolaren egia” lanaren inaugurazioa iraganen da Baiona Ttipian.

 

PNV: «ETA debería asumir su trágico legado y la injusticia»

La declaración hecha pública ayer por ETA remarcando el sacrificio de su militancia en estos 60 años fue contestada ayer por algunos portavoces políticos. En el acto de Aberri Eguna del PNV en Bilbo, su presidente, Andoni Ortuzar, consideró que «ahora que están a punto de bajar definitivamente la persiana, sería bueno que asumieran con claridad su trágico legado y la injusticia de sus actos».

«La violencia de ETA, además de muerte, dolor y desolación, provocó una crisis moral en nuestra sociedad y ha ensuciado el nombre de Euskadi», añadió el líder del EBB.

En Nafarroa, el presidente de UPN, Javier Esparza, calificó el mensaje de ETA de «repugnante». Fue mucho más allá que el ministro del Interior, Juan Ignacio Zoido, para quien es preferible no hacer caso a la declaración: «Haga lo que haga ETA, el relato de lo ocurrido en España no da lugar a alternativas». Precisamente al Gobierno español apeló Covite, que le pidió «que disuelva lo que queda de ETA y frene su propaganda». GARA