
Bi etapa, bi garaipen Julian Alaphilipperentzat. Estreinako etapan esprintean Primoz Roglici (Lotto NL-Jumbo) gailendu bazitzaion, Bermeoko helmugara ere biak iritsi dira, Gorka Izagirre (Bahrein) eta Mikel Landa (Movistar) bertan zeudela.
Lau txirrindulari hauek –aurreneko hiruek 10, 6 eta 4 segunduko sariak jaso dituzte, hurrenez hurren– hamar bat lagunek osatutako beste talde bati 15 segundu inguruko abantaila atera diote. Pello Bilbao (Astana) izan da helmugaratzen zazpigarrena eta Ion Izagirre (Bahrein) hamargarrena. Nairo Quintana (Movistar) eta Rigoberto Uran (EF) ere tartean zeuden.
Sailkapen nagusiari dagokionez, bigarren etapa honetan helmugaratu diren lehen lau txirrindulariek hartzen dituzte aurreneko lau postuak, ordena berean gainera.
Maillot horia daukan Alaphilippek 8 segunduko aldea ateratzen dio Roglici. Gorka Izagirre hirugarren da 39 segundura eta laugarren Landa, 43ra. Pello Bilbao bosgarren da, 54 segundura.
Bihar hirugarren etapa izango da jokoan, Bermeon hasi eta Uribarri Gaubean bukatuko dena. Itzuliko etaparik luzeenari aurre egin beharko diote bihar txirrindulariek, 184,8 kilometroko ibilbidea baitauka.
Bihar egin behar izango duten ahaleginak etzi Lodosan izango den erlojupekoan eragina ote daukan ere ikusteko dago.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da
