
Primoz Roglic (LottoNL) zen faboritoa gaurko erlojuaren aurkako etapa irabazteko eta pronostikoa bete egin da. Txirrindulari esloveniarra, gainera, lider berria da eta lasterketa ia erabakita utzi du.
Llegada a meta de @rogla @LottoJumbo_road #itzulia pic.twitter.com/zOJ6vzdR1G
— Itzulia Basque Country (@ehitzulia) 2018(e)ko apirilak 5
19,4 kilometroko ibilbidea egin behar zuten txirrindulariek, Lodosan hasi eta Lodosan bukatuta. Roglicek 22 minutu eta 26 segundutan bukatu du erlojupekoa eta 42 segundu atera dizkio Julian Alaphilippe (Quick-Step) aurreko lider eta lehen bi etapen irabazleari. Frantsesa zortzigarren iritsi da gaur helmugara eta sailkapen nagusian 2. geratu da, Roglicengandik 34 segundura.
Gaurko erlojupekoan bigarren Zeelanda Berriko Patrick Bevin (BMC) izan da, esloveniarrarengandik 9 segundura, eta hirugarren postuan Vasil Kiryienka (Sky) bieloerrusiarra sartu da, irabazlearengandik 11 segundura.
Sailkapen nagusian hirugarren Trek taldeko Bauke Mollema dago orain.
Gorka Izagirre (Bahrein), Mikel Landa (Movistar) eta Pello Bilbao (Astana) bosgarren, zazpigarren eta zortzigarren postura jaitsi dira, liderrarengandik 1:42, 1:51 eta 1:57ra, hurrenez hurren.
Bihar bosgarren etapa izango dute jokoan; Gasteizen hasi eta Eibarren bukatuko da, 164,7 kilometroko ibilbidearekin.

Ikasle etorkinei euskara ikastea errazten dien Eusle programaren arrakasta

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
