
Buruz Burukorako motz xamarra zela zioten arren, distantzia honetan ere onenen artean dagoela erakutsi du Jokin Altunak, Mikel Urrutikoetxea bezalako espezialista bati 16-22 irabazita. Honenbestez, Joseba Ezkurdia arbizuarraren aurka jokatuko du amezketarrak finalerdia, laugarren zerrendaburua txapelketatik botaz.
Atanoko partida, hala ere, ez da ondo hasi gipuzkoarrarentzat, sakea lagun, Mikel Urrutikoetxea 7-0 aurreratu baita markagailuan. Altunak ez zuen asmatzen oldarkor jokatzen, kokilduta bezala, kosta egin zaio errematea bilatzen bilatzen eta lehia oso jarri zaio aldapa gora.
Hala ere, ez dio bere dohainetan sinesteari utzi eta pixkanaka-pixkanaka bere burua topatzen eta markagailuan aldeak murrizten joan da. Lehenengo bi tantora gerturatu 11-9, eta Asegarcekoa 14-9 aurreratu bada ere, sakea berriz ere berreskuratu duenean, Urrutikoetxearen pilota bati esker sakearekin min handia eginez, 12-0eko partzial batekin partida hautsi du.
Fisikoki ere, Altunak hobeto amaitu duela eman du, presioa ere Urrutikoetxearena zen, eta merezitako garaipena lortu du Jokin Altunak.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza
