
Ruben Blades saltsa munduan puntako musikarietako bat da, eta Roberto Delgadok zuzentzen duen orkestra panamarrarekin izango da Donostian, uztailaren 25ean, iluntzeko 21.00etan. Egun horretako gauerdiko kontzertua New Yorkeko Too Many Zooz «hiruko moderno eta apurtzaileak» emango du. «Zuzeneko lehergarria» dutela eta jarraitzaile asko biltzen ari direla nabarmen du antolakuntzak.
Halaber, Gary Clark Jr. gitarristak «gaztetasunaren ausardia uztartzen du blues, rock eta souleko hainbat maisuren obraren ezagutzarekin, eta intentsitate ikaragarriko erritmoa lortzen du». Uztailaren 26ko gauerdian joko du. Aurretik, 21.00etan, Izaro euskal abeslaria ariko da, «igoera meteorikoa izaten ari den artista, gero eta entzule gehiagok estimatzen baitu haren sentsibilitate ikaragarria».
Gainera, uztailaren 27an, Mikel Erentxun donostiarra izango da izarra. Eragin handia izan du Donostia inguruko musikariengan, hala bakarka daraman ibilbidean, nola Duncan Dhu taldeko etapan. Gainera, nazioartean ere ibilbide luzea darama. Erentxunen kontzertua gauerdian izango da. Aurretik, 21.00etan, Amateur taldeak joko du. Donostiako taldeak ‘La Buena Vida’ aurreko proiektuaren «espiritu poperoa} berreskuratu du.
Azkenik, agertoki Berdeko egitarauaren azken egunean, uztailaren 28an, Morgan, antolakuntzaren hitzetan espainiar Estatuko «talde errebelazioa» ariko da 21.00etan, eta Anna Calvi edo PJ Harvey berria gauerdian.

El actor Sambou Diaby, expulsado de un bar de Bilbo acusado de mantero: «Aquí no puedes vender»

La exposición temprana a pantallas se relaciona con cambios cerebrales en la adolescencia

Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca
