Altsasuko senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute guar goizean herriko udaletxearen aurrean, herriko lau gazteen atxiloketak arbuiatzeko. 'Etxera #Altsasukoakaske' zioen pankarta baten atzean bildu dira, eta bertara batu da Javier Ollo alkatea bera ere.
«Zein ez dago pozik bakearekin? Zein ez dago eroso egoera berriarekin? Zein zegoen erosoago gatazkarekin?», adierazi du Edurne Goikoetxea, kondenatu baina atxilotu ez dute Ainara Urkijo gaztearen amak, jarri dizkieten isunak gogora ekarriz. «Irten dadila mundu guztia kalera. Gurasoak ere aurretik eraman nahi gaituzte? Ekonomikoki ere hondoratu egin nahi gaituzte», gaineratu du.
Herria atzotik guardia zibilez josita zegoela berretsi du. «Gaur, operazio izugarriarekin, gure semeak eraman dituzte». 16:00etatik aurrera pasako dira Madrilen epailearen aurretik, sententzia jakinarazi eta espetxeratuak izango diren edo ez jakiteko. «Ez dugu ezer onik espero», onartu du.
Atxiloketa hauei erantzuna emateko, 17:00etan prentsaurrekoa deitu dute Altsasun, eta 20:00etan manifestazioa. Ordu berean, Iruñeko Gaztelu plazan ere elkarretaratze zaratatsua deitu dute. «Ezin dugu hau onartu. Ematen ari garen erantzuna ezin da haien jarrerarekin konparatu. Gu pertsona zibilizatuen aro batean gaude. Ez dugu gauza bera ikusten haien aldetik».
Hala ere, «ez dutela lortuko» azpimarratu du. «Elkarrekin gaude. Herria gurekin dago».

Feministas de Errenteria critican el «patriarcado más rancio» ante los casos Maya y Xenpelar

Investigan a la iglesia Vida Nueva de Ziritza por tres denuncias de tortura

Zupiria comparte la denuncia de «exclusión» de GKS firmada por 450 artistas vascos

El exalcalde de Iruñea Enrique Maya denuncia haber sufrido una agresión en Alde Zaharra


