Donostiako Zinemaldiak berriki egin bezala, Donostiako Piratek ere agur esan diote euren izenari eta munduari begira jarri asmoz SSPIW marka eraldatuarekin porturatuko dira aurtengo Aste Nagusian. ‘San Sebastian Pirates International Week’ izango da hain zuzen ere aurrerantzean erabiliko duten goiburua eta euskara ahantzi eta ingelesaren aldeko hautua eginen dutela ere iragarri dute.
Hala izango da? Ez dugu uste, bideo honetan bederen, «jaia, kaia eta iraultza alaiaren» aldeko apustu argia egiten dute.
Emakumeen presentzia indartu nahian
Abuztuaren 11tik 18ra ospatuko da aurten Donostiako Aste Nagusia. Joan den astean aurreratu zituzten Flamenka guneak hartuko dituen Aste Nagusi Piratako 15 kontzertuak. Antolatzaileek azaldu zutenez gainera, aurtengo erronka nagusia «eszenatokietan sarritan murritza den emakumeen presentzia indartzea» izango da. Xede horrekin taula gainean arituko dira Mad Muasel, Niña Coyote eta Chico Tornado, Olatz Salvador edo Belako, baita Des-Kontrol, En Tol Sarmiento edo Skakeitan ere.
Donostiako Aste Nagusian, beste urte batez, Piratek «jai eraldatzaile, euskaldun eta parte hartzaile» batzuk antolatu nahi izan dituzte eta, ohi legez, musikak espazio garrantzitsu bat izango du bertan. Aniztasuna izango da nagusi Flamenkako eszenatokian, talde gazte, beterano, bertako, kanpoko, euskaldun zein erdaldunak igoko dira-eta.

Un temblor de magnitud 4 con epicentro en Iruña Oka se deja sentir en buena parte de Araba

Mikel Zabalzaren omenaldia Endarlatsan: «Guk badakigu egia eta ondorengoek ere jakingo dute»

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años
