
Datorren asteburuan hasiko da Euskotren Liga, eta igande honetan ezagutu dira berau lehiatuko duten lau ontziak: San Juan, Orio, Hondarribia eta Arraun Lagunak.
Zierbenako uretan lehiatutako Petronor banderak zehaztu ditu denboraldi honetan Euskotren Ligan lehiatuko diren taldeak. San Juan izan da azkarrena, aipatu bandera Pasaiara eraman duena.
Zortzi segundoko aldea atera dio Oriori, hamabostekoa Arraun Lagunaki eta hamaseikoa Hondarribiari. Ondoren sartu dira Hibaika, Deustu, Donostiarra, Cabo, Kaiku, Tolosaldea, Hernani eta Lea Artibai, hurrenez hurren.
Datorren astean hasiko da Euskotren Liga, Galiziako uretan; bertan jokatuko dira lehen bi jardunaldiak.
Sanjuandarrak primeran aritu dira gaur!
— San Juan Koxtape A.E (@sanjuan_koxtape) 1 de julio de 2018
Neskak garaile!
Erreka ontziko mutilak 9. eta bigarren ontziko gazteak 7. izan dira!!
AUPA SAN JUAN!!!#harroxa #arrauna #remo #oarsoaldea #kirolak #gipuzkoa #emaitzak #resultados #estropadak pic.twitter.com/4XS15uiWPF
Egungo txapelduna da San Juan, eta beraiek izan ziren atzo ere Sestaoko bandera etxeratzea lortu zutenak. Gaur bezala, Orio izan zen bigarren, Hondarribia hirugarren eta Arraun Lagunak laugarren.
Bi jardunaldi ezberdinetan lau lehenen artean sailkatuta, esan daiteke merezimendu osoz irabazi dutela lau ontziek Euskotren Ligan lehiatzeko txartela.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Osakidetza administró otros dos tipos de vacunas caducadas; la Fiscalía abre diligencias

Osakidetza anuncia un paquete de medidas para agilizar la Atención Primaria

Osakidetza ha administrado vacunas caducadas a 253 personas, la mayoría bebés
