
Sanferminetako hirugarren eguna, eta bigarren entzierroa. Jose Escolar ganadutegiko zezenak protagonista, euriarekin batera. Laugarren aldia zuten aipatu ganadutegiko zezenek Iruñean, eta bazen aurreiritzi bat edo beste euren inguruan.
Esaterako, aurreko urte guztietan abiatu bezain pronto buelta eman zuen zezen batek. Gaur ez da hain goiz suertatu, baina amaieran batek denbora gehiago behar izan du entzierroa amaitzeko.
Suziriaren eztanda entzutetik hamabost segundok igaro behar izan dute zezenak Santo Domingoko aldapan gora abiatu zitezen. Bada aldaparen amaieran galdu du zezen batek aurrekoen erritmoa, eta bakarrik iritsi da zezen plazara.
Egoera horrek, baina, ez du arrisku gehigarririk eragin, nahiz eta arrisku faktorerik ez zen falta gaur entzierroa arriskutsuagoa egiteko. Gutxi dira entzierro orduan euria goian behean ezagutu dutenak, bada gaur izan da horietako egun bat. Lurzorua bustita, ugari izan dira orekari eutsi ezin eta lurrean amaitu duten korrikalariak.
Hortik etorri dira bigarren entzierro honetako lesio guztiak. Ez da adarkatzerik egon, eta ospitaleratuak izan diren bost lagunak kolpeen ondorioz zaurituak izan diren korrikalariak dira.
Euriagatik edo, baina atzo baino korrikalari gutxiago bildu ditu gaurko entzierroak.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

Una monja de Urduña sigue hospitalizada y prohíben a las de Belorado contactar con ellas

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual


