
Donostiako Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu dute gaur goizean Eneko Goia alkateak eta Alfonso Gurpegi festetako zinegotziak. Guztira 400 ekitalditik gora izango dira, musika, arte eszenikoak, dantza, zinema, su artifizialak, tailerrak, kirola... 30 gunetan banatuak.
Ohiko kainoikadak emango dio hasiera Aste Nagusiari eta Sonakay taldeak izango du ‘Artillero’ abesteko ohorea, leku desberdinetan jatorria duten donostiarrek osatutako Asoleus eta Helduak elkarteetako ordezkariekin batera.
Berrikuntza gisa, Altza eta Intxaurrondo auzoetan ere jarduerak izango dira aurten, lehen aldiz; iaz Amara, Antigua eta Katalunia plazan hasitako bideari segida emango diote horrela, festa auzoetara zabalduz.
Sagueseko kontzertuez eta su artifizialez gain, beste berritasun batzuen artean Jaime Caballero igerilariak 25 ordu egingo ditu etengabe igerian Alboko Esklerosi Amiotrofikoa dutenen alde, hilaren 14tik 15era.
Azken egunean, hilaren 18an, Urumea ibaiak emakumezko traineruen estropada izango da, Aste Nagusiko II. Bandera.
Hondartzetan zinemak ere izango du tokia, hala, Ondarretan pelikula musikalak ikusi ahal izango dira.
Horretaz gain, xakea, txarangak, bandak Boulevardean, folklorea eta jotak Konstituzio plazan, haurrentzako festak Kursaalean eta hiriko gune desberdinetan, food truck-ak, haur eta helduentzako feriak Paseo Berrian, herri kirolak, zinea Aquariumean eta beste ehunka ekitaldi.
Erasorik ez
Aurkezpenean nabarmendu dutenez, festek espazio irekiak izan behar dute, inolako erasorik gabeak, eta sexu-erasorik gabeak bereziki.
«Horregatik aldarrikatzen dugu Donostiako Aste Nagusia tolerantzia zero gunea, edozein eratako indarkeriaren aurrean».

Denuncian que Soto Ivars presentará en Bilbo su libro «que niega la violencia machista»

Muere Robe Iniesta, cantante de Extremoduro muy ligado a Bizkaia, a los 63 años

El Gobierno navarro reconoce a otros siete torturados por la Policía y la Guardia Civil

Robe Iniesta, el poder del arte
