
Kazetaritza ikasketak egin zituen Bilbon Txema Larreak (Basauri, 1954), eta ‘Zeruko Argiaren’ berriemailea izan zen Iruñean lau urtez. Era berean, ‘Hitz’, ‘Xaguxarra’, ‘Jakin’ eta ‘A Nosa Terra’ gisako medioekin ere kolaboratu zuen.
Militante politikoa ere izan zen. ETAko kide izan zen frankismoan eta 1977ko amnistia baliatuta atera zen espetxetik. Handik unibertsitatera egin zuen salto eta EHUko irakasle izan zen 80. hamarkadatik aurrera.
Liburugintzan, Pamiela argitaletxearen zuzendari Txema Aranazen gertuko izan zen Larrea, aipatu argitaletxeak argitaratutako hainbat lanen edizio lanak gauzatzeraino. ‘Mazantini’ aldizkari kulturalaren sortzailea ere izan zen, eta 1987an ‘Nafarroako euskal idazleak’ lana argitaratu zuen Pamielarekin. 1988an beste narrazio antologia bat argitaratu zuen, ‘Ixtorio-mixterio’ titulupean.
Bere lanik ezagunena, baina, 1994an argitaratu zuen: ‘Euskaldungoa erroizturik’ saiakera. Bertan, euskararen erabileraren galera aztertzen du, baita euskaldunek XIX eta XX. mendeetan izan zuten kontzientzia linguistikoaren galera ere.
NAIZek jakin duenez, igande honetan hil da idazle eta militante politiko ezaguna.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»
