naiz
gernika

Kepa Arronategiren senideek izandako errepide ezbeharra salatu dute Gernikan

Kepa Arronategi preso gernikarraren senideek Almeriatik bueltan, Murtzia aldean, izandako auto istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute Gernikan bertan.

Kepa Arronategi preso gernikarraren senideek izandako ezbeharra salatu dute. (FOKU)
Kepa Arronategi preso gernikarraren senideek izandako ezbeharra salatu dute. (FOKU)

Kepa Arronategi preso politiko gernikarraren senideek izandako errepide ezbeharra salatzeko eta senideei elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute bizkaitar herriko Merkurio plazan. Sarek deituta, dispertsio politikaren amaiera aldarrikatu dute.

Presoaren senideen furgonetari, zeinetan hiru nerabe ere bazeuden, gurpila lehertu egin zitzaion Gernikatik 1.000 kilometrotara dagoen Almeriako espetxean bisita egin osteko bidaian, Murtzia aldean. Gidariak ez zuen ibilgailuaren kontrola galdu eta onik atera ziren.