
Azken sei iragarpenekin, Zinemaldiko antolatzaileek dagoeneko ezagutzera eman dituzte Sail Ofiziala osatuko duten 18 filmak eta baita lehiaketaz kanpo parte hartuko dutenak (Enrique Urbizu eta Jorge Doradoren ‘Gigantes’) zein proiekzio bereziak (José Luis Cuerdaren ‘Tiempo después’ eta Telmo Esnalen ‘Dantza’) ere.
Zinemaldiko antolatzaileek aditzera eman dutenez, datozen asteotan iragarriko dute zein izango den jaialdia itxiko duen filma.
Zehazki, urrezko maskorra lortzeko lehiatuko diren sei film iragarri dituzte: Louis Garrel frantziarraren ‘L'homme fidèle / A Faithful Man’, Liu Jie txinatarraren ‘Bao bei er / Baby’, Brillante Mendoza filipinarraren ‘The Right to Kill’, Peter Strickland britainiarraren ‘In Fabric’, Felix Van Groeningen belgiarraren ‘Beautiful Boy’ eta Tuva Novotny norvegiarraren ‘Blind Spot’.
Hala, Zinemaldiko sari ofizialak lortzeko lehian, Iciar Bollain, Claire Denis, Simon Jaquemet, Kim Jee-woon, Naomi Kawase, Isaki Lacuesta, Benjamin Naishtat, Valeria Sarmiento, Rodrigo Sorogoyen, Markus Schleinzer, Juan Vera eta Carlo Vermuten lanei gehitu zaizkie sei ekoizpen horiek.

Azken sanferminetako txupinazoan izandako errepresioa salatu dute zenbait eragilek

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

Llaman a celebrar el 7 de febrero en Gernika la victoria popular frente al Guggenheim Urdaibai
