
Musika mota desberdinen erakusleihoa da Psilocybe eta mende laurdena darama autogestioa eta elkarlana oinarri duen proiektua gauzatzen.
Euskal Herri mailan ezagunak diren hainbat musika talde ezagun aritu dira Psilocybe-n eta udan honetan, musika elkartearen 25 urteak gogotik ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
'Psilocybe 25 urte lohian' hautatu dute lelo eta Amutaldeko musika entsegu lokaletik atera eta kontzertu andana antolatu dituzte Hondarribiko txoko ezberdinetan. Bereziki, abuztuak 24an eta 25ean izango dira hitzordu nagusiak, izan ere festibala antolatu dute asteburu honetarako. Bertan izango dira Mighty diamonds, Capsula, Velozet edota Belako moduko taldeak.
Psilocybe musika elkartearen 25. urteurrena dela eta Marmoka taldeak egindako abestia da entzun daitekeena. 2018ko udan zehar grabatutako lana, Psilocybe elkarteko kideekin batera.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Intensidad, fútbol, emociones, polémica y empate en el derbi vasco de San Mamés (1-1)

Dos años de prisión para el jefe de operaciones de la Ertzaintza en Durango por corrupción
