
Ohar baten bitartez Lehendakaritzak azaldu duenaren arabera, egoera argitzeko zain dauden eta nazioarteko edo aberrigabeentzako babesa eskatu duten pertsona edo familiei ostatua eta orientazioa eskaintzea izango da Oñatin zabalduko duten aterpetxe honen helburu nagusia.
«Salbuespen gisa, premia bereziko egoerak ematen direnean, zentroak zaurgarritasun-egoeran edo iragaitzazko egoeran dauden, edo Euskadira iritsi berriak diren migratzaileak hartu ahal izango ditu», oharrak zehazten duenez.
Aterpetxeak 100 plaza izango ditu hasieran, beharra izanez gero kopuru hori handitzeko aukera badago ere. Aterpetutakoek hiru hilabete eman ahal izango dituzte zentroan, nahiz eta irizpide teknikoen arabera, epe hori laburtu edo luzatzeko aukera egongo den.
Zentroaren kudeaketaren zuzendaritzaz CEAR Euskadi eta Lakuako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia arduratuko dira, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailarekin harremanetan.
Lakuak azaldu du proiektua Oñatiko Udalarekin eta Gipuzkoako Aldundiarekin ere kudeatuko dutela, errefuxiatu eta migratzaileei laguntzeko lanean diharduten bertako erakunde eta plataformekin elkarlanean.
Azkenik, nabarmendu dutenez, aterpetxe honekin «kolektibo horietako pertsonek bizi duten babesgabetasun-egoerari erantzun nahi zaio, euren oinarrizko beharrei babesa babesa eskainiz, pertsona horien egoerarekin eta interesekin bat datozen hautabide bideragarriak eta egonkorrak bilatzen diren bitartean».

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza

EH Bildu pide a Insausti que «recule» en la publicación del origen de los detenidos

